Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

MIGUEL DE LOS TOYOS · GOGOETAK

2011/11/04

Aro berri bat iritsi da Euskadira.

Joan zen urriaren 20an ETAk bere jarduera armatuari behin betikoz uzten ziola iragarri zuenetik hona egun batzuk pasatzen utzi ditut emozioen berezkotasunak iritzi hausnartuago eta bareago batzuen hondarrari lekua utz ziezaien, nahiz eta, jakina, iritziok zeharo pertsonalak izan.

Aro berri bat iritsi da Euskadira.

Ematen du denbora asko igaro dela, baina oraindik  15 egun baino gehiago ez dira pasatu albistea haizeratu zenetik.   Zantzu guztiek albiste edo berri hori laster  kaleratuko zela iragarri izanak ez dio  ezer kentzen gizartearen gehiengo osoak albistea zen bezalakoa ospatu izateari:  gertaera historiko bat legez eta gure herriaren lehenaren eta etorkizunaren arteko inflexio-puntu bat.

Niri, komunikatu hark sentipen gazi-gozo bat sorrarazi zidan, denborak aurrera egin ahala mantentzen dudana.  Gainerako hiritar guztiekin partekatutako poz sentimendua demokrazia gailendu dela ikusita, baina batik bat askatasuna berreskuratzeagatik,  gizakiak hain bere-berea duen askatasuna,  kentzen diguten arte behar den bestean baloratzen ez dakiguna. Baina aldi berean baita tristura sentimendu bat ere bidean geratu diren guztiak oroitzerakoan, terrorismoaren indarkeria sufritu duten guztiak gogoratzean,  ezer ezertarako ere ez. 

Nik uste dudana da honek ez duela atzera bueltarik; irabazi egin dugula, gizarteak eta demokraziak irabazi diete zentzugabekeriari eta gizalegerik ezari. Baina aldi berean uste dut baita oraindik bide asko geratzen zaigula egiteko; ETA betiko desagertzeke dagoela; indarkeriarik ez baina oroimena izango duen herrialde bat izango garela; gizarteak eskuzabaltasunez jokatu beharko du, eta ziur aski,  eskuzabala izango da hala izatea tokatzen zaionean.   Baina batik bat elkarbizitza da hezurmamitzeke dagoena, urte askoan, urte larregitan zatituta  bizi izan den gizarte honetan.  Denok dakigu bidea dugula oraindik egiteko, eta bide hori elkarrekin egiteko gauza izan behar da, bakoitza bere tokitik, bakoitzak duen iritziari eutsita, batak bestea errespetatuta. 

Azken egunotan sarritan aipatu diren berba batzuk ekarri nahi ditut gogora. Ennest Lluch-enak dira, ETAk 2000. urtean erail zuen sozialista katalan zenarenak; Donostiako Konstituzio plazan  esan zituen 1999. urtean, ETA tregoan zegoen garaian, han egiten ari zen ekitaldia boikoteatzen ahalegindu zen talde erradikal baten aurrean: “Egin orrua  gehiago, gutxi egiten duzue eta.  Egin orru, hori egiten duzuen bitartean erailketarik ez duzuelako egingo, eta hori seinale ona da, hauek direlako erailketarik gabeko lehenengo hauteskundeak."  Zoritxarrez, hauteskunde haien osteak ETAk berriro erail zuen. Hamabi urtera hemen gaude berriro beste hauteskunde batzuen aurrean, eta oraingoetan ere ETAk ez du inor hilko. Eta badakit oraingoan betiko dela.

2 iruzkin daude:

2011/11/09

Gorka-k esaten du:

Hola Miguel,
Podrías facilitarme el enlace al mismo articulo en euskera? Gracias

2011/11/18

Miguel de los Toyos-k esaten du:

Ya tienes disponible la versión en Euskara de mi último artículo . Aro berri bat iritsi da Euskadira


Iruzkin bat egin:

*
*



* Nahitaezko eremuak.

Harro nago eibartar izateaz eta erantzukizun handia da niretzat zuen Alkate izatea