Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

MIGUEL DE LOS TOYOS · EIBAR, NIRE HIRIA

2014/01/27

ZORIONAK SUPERMENDIKUTE

Jose Antonio Azpilikuetak 20 urte daramatza (alajaina!) Supermendikute paper batean margotzen. Eta gure gizonak eta Evarista bere andreak, euren ateraldiekin, eibartarroi milaka irribarre margotzen eibartarron aurpegietan; eta irribarrearekin batera, sarri askotan, ahopeko "arrazoia!" xuxurlatu bat ere atera izan digute.

ZORIONAK SUPERMENDIKUTE

Obratik obrara ibili da -herriko obra bakar batek berak ere ez dio ihes egin sasi-ingeniari honen begiradari!-, beti erne hiriaren eguneroko martxaren aurrean. Gure heroi txiki honek, domekero, Eibarren gertatu izan diren gertakizunei buruzko iritzia eman du, eta marrazki-tira horietan protagonismoa partekatu du herriko pertsonaiekin, kultura-elkarteekin eta kirol taldeekin, horien merituak, lorpenak eta hutsegiteak berezkoa duen bere umore fin horrekin kontatuta. Hori bai: beti fede onez. Eta batzuetan, mozolo samarra izateagatik, Evaristaren purrustadaren bat jaso behar izan du.

Lerro xume hauekin Supermendikuteri eta, batik bat, haren sortzaileari, Azpilikuetari, beraiekin pasatu izan ditugun une on horiek eskertu nahi dizkiet. Zorionak 20. urtebetetze honetan eta beste horrenbeste eta gehiago bete ditzazuela!


Iruzkin bat egin:

*
*



* Nahitaezko eremuak.

Harro nago eibartar izateaz eta erantzukizun handia da niretzat zuen Alkate izatea