Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/05/29 | MUSEOA KALEAN

Eibarko Armagintzaren Museoa hasi da Museoa Kalean ekimenaren lehenengo seinaleak pintatzen

Museoan batuta dagoen hiriaren industria-legatua aintzat hartzea eta merezi duen moduan erakustea da proiektuaren xedea. Horretarako, piktograma bidez, Eibarko tailer edo industria-lekurik esanguratsuenak batzen dituen ibilbide bat sortu da, hamar informazio-puntukoa.Tailer horietan fabrikatzen den produkturik adierazgarriena erakutsiko da, baita enpresaren izena ere. Horrekin batera QR kodea ezarriko da PVC-an egina. Era horretan, edozein pertsonak izango du leku horren historia eta edukia ezagutzeko aukera ezin hobea.

Eibarko Armagintzaren Museoa hasi da Museoa Kalean ekimenaren lehenengo seinaleak pintatzen

Eibarko industria-legatua aintzat hartzeko eta ikusmiran ipintzeko, gaurtik aurrera, altxor hori gordetzen duen Eibarko Armagintzaren Museoa kalera irtengo da "Museoa Kalean" ekimenarekin. Ibilbide bat sortuko da, hiritarrek Museoan biltzen diren gauzak egin dituzten tailerrei buruzko informazio gehiago izan dezaten, informazio hori modu erakargarrian eta interaktiboan emanez.

Hirian esangura handiko hamar industria-toki edo tailer dira, adierazgarriak benetan bertan egiten den lanagatik eta tailerron balio arkitektonikoagatik. Informazio-puntu bilakatuko dira ekimen honi esker: enpresa edo tailer bakoitzaren produkturik bereizgarrienaren irudia margotuko da kalean, baita tailerraren izena ipini ere.

Horrela, Boj, Heinza, BH, Pampo eta Aurrera tailerren seinaleak pintatu dira dagoeneko. Gaur pintatuko dira gainerako lekuak: Alfa microfusioa, Egogain (Alfa tailerra zegoen lekua), Armeria Eskola, El Casco tailerra eta Armagintzaren Museoa bera (AYA izandakoa).

Margoek laranja kolorea dute –trafiko seinaleetatik bereizteko- eta modu horretan piktogramak hobeto ikusiko dira trafikoari eragozpenik edo trabarik egiteke eta gidariei eta oinezkoei nahasketarik sortzeke. Enpresen izena idazteko orduan erabili den tipografia tailer bakoitzaren logotipoaren arabera diseinatu da.

Bestalde, nahi duenak, leku horietako bakoitzari buruzko informazio gehiago eduki ahal izateko, diseinuek QR kodea izango dute PVC-n, eta horrek Armagintzaren Museoak duen webgunera eramango du edozein gailu elektronikoren bitartez. Web helbidea ere islatuko da.

Armagintzaren Museotik ekimen hau Eibarko industria-historiaren beste leku esanguratsu batzuetara zabaltzeko asmoa dago datozen

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España