Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/05/19 | GARDENTASUNA

Eibarko Udalaren datu sorta bat ageri da dagoeneko Gipuzkoa Irekia gardentasuneko atarian

Orain arte, Datu Irekiak izeneko atalean, hamar artxibo argitaratu dira guztira, herritarrek Eibarko Udalaren kudeaketari buruzko datuak errazago eskura ditzaten. Udalbatzak, gardentasunarekin duen konpromisoaren seinale, plataforma horretara atxikitzeko eskaera egin zuen otsailean, Aldundiak udalen eta amankomunazgoen informazioa jasotzeko ere prest zegoela iragarri orduko.

Herritarren eskura daude dagoeneko Eibarko Udalaren kudeaketari buruzko zenbait datu, interes publikokoak, eta Udalaren beste zenbait datu Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Gipuzkoa Irekia atarian. Ogasunari, demografiari eta sektore publikoari buruzko informazioa da.

Oraingoz, hamar dira plataforma digital horretan  Datu Irekiak atalean Eibarri buruz kontsulta daitezkeen karpetak. Katalogo horretan, herriari buruzko datu irekiak eskura daitezke. Esate baterako, Eibarko bizilagunei buruzko informazioa jaitegunaren, adinaren eta ikasketen arabera sailkatuta, eta Udalaren kudeaketari buruz interes publikokoa den informazioa. Azken horretan, Udalak jasotako fakturei buruzkoak ikus ditzake herritarrak, bai eta aurtengo udal aurrekontuei buruzko informazioa ere, besteak beste. 

Aldundiak gero eta informazio gehiago argitaratzea da helburua, baita Gobernu Irekia atari digitalean zabaldu duten Gardentasunaren Atalean ere, argitara emateko modukoak eta interegarriak diren datu guztiak azkenean herritarren eskura egon daitezen.

Eibarko Udalak, bere kudeaketaren gardentasunaren alde egiteko eta informazioa herritarren eskura jartzeko konpromisoa hartuta, harago joan nahi du oraindik, eta datuak ulerterrazagoak izatea nahi du, kontsulta egiten duten pertsona horiek guztiek errazago interpreta ditzaten. Datu publikoak berrerabiltzeak eta haiek duten balio sozial eta ekonomikoak beste aukera batzuk dakartzatela oharturik eta aukera horiek sustatzeko asmoz, Udalak aurrerapausoak eman nahi ditu udal gardentasunaren arloan, eta zifren zabalkunde hutsetik harago joan nahi du, zifra horiek beren testuinguruan kokatuz eta zehatzago aletuz.

 Atxikitzeko eskaera

Eibarko Udalak udalerria Gipuzkoa Irekia atarian sartzeko eskatu zuen joan den otsailean, Foru Aldundiak ataria lurraldeko udalentzat eta amankomunazgoentzat ere zabalik zegoela jakinarazi eta gero. Ordura arte, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, erakunde publikoentzat (Uliazpi, Kabia, IZFE, Itten eta Bidegi) eta Batzar Nagusientzat zen bakarrik.

Hala, Udalbatzak ez zuen aukera hori huts egin, uste baitu balio duela herritarrak zerbitzatzeko eta haiengandik hurbilago egoteko duen konpromisoa sendotzeko.

 

 

 

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España