Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/05/15 | ERAIKUNTZA INDUSTRIALEN BERRESKURAPENA

Eibarko Udalak eta Biharrian elkarteak hitzarmen bat izenpetu dute hutsik dagoen lokal industrial bat berritzeko lanak diruz laguntzeko

Elkartea Ubitxako 16 eta 18 zenbakietako lokal bat egokitzen dabil, ekintzaileentzako toki bat izan dadin, eta Udalak 13.800 euro jarriko ditu lanak finantzatzeko. Probako egitasmo hori Berreibarrek egindako ikerlanari zor zaio, eta lehen pausoa da Eibarren hutsik dauden lokal industrialetan lanerako tokien sare bat sortzeko.

Eibarko Udalak eta Biharrian elkarteak hitzarmen bat izenpetu dute hutsik dagoen lokal industrial bat berritzeko lanak diruz laguntzeko

Eibako Udalak eta Biharrian elkarteak −Anémona diseinuko estudioak, Hirikiten-ek, Aitor Zubizarretak osatzen duten Eibarko enpresen taldeak− hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean. Hitzarmen horren arabera, Udalak 13.800 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari Ubitxako 16 eta 18 zenbakietan hutsik dagoen lokal industrial batean egiten dabilen egokitzapen-lanak finantzatzeko.

Jarduera Berreibar Sarearen probako proiektuaren barruan dago, eta Biharrian elkarteak, lan horien bidez, Eibarko ekintzaileentzako topagune bat egokitu eta sortu nahi du gune hartan, proiektu berriak lantzeko bilera-gelak antolatuta.

Lokalak bi solairu ditu. Lehenengoan, 12 m2-ko lau eremu bereiziko dira, hainbat proiektutarako. Bigarren solairuak, berriz, erabilera askotarako balioko du, eta herriaren beharrizanei eta eskakizunei erantzuteko. Horretan, besteak beste, kultur ekitaldiak eta hitzaldiak izango dira.

Oraintxe erabiltzen ez diren beste lokal industrial batzuetan izango diren beste ekinbide batzuen abiapuntua da hau. Lokal horiek, berrituz gero, ideia eta proiektu berritzaileak aurrera eramateko gune garrantzitsuak izan daitezke eta Eibarri mesede handia egin diezaiokete.

“Urte asko dira”, dio Miguel de los Toyos alkateak, “ekintzailetza bultzatzeko guneak eskaintzeko lan honetan gabiltzala. Ekaitz perfektua da; izan ere, gure herrian ekintzailetza-haztegi nabarmena daukagu oraintxe bertan. Ekintzailetzaren alde apustu egin eta lan egin ez ezik, hutsik dauden guneak leheneratu ere egin nahi ditugu, ideia berritzaileak −Eibarri beste zerbait ekarriko diotenak− aurrera eramateko. Ekina izatea gaitza da, eta gaur egun, ditugun erronkak ikusita, are balio handiagoa du hala izateak, eta halakoak gure babesa izango du beti. Gaur izenpetu dugun proba-egitasmoa beste egitasmo batzuen hazia izatea nahiko nuke. Egin den lanari bere balioa aitortu behar zaio”.

Eibarko Udalak, hala, hutsik dauden lokalak berritzeko lanei laguntzen jarraitu nahi du, ekintzailetza indartzeko eta enpresen garapena eta garapen ekonomikoa dinamizatzeko gune berriak izan daitezen. Lanerako giro egoki batean ideia berriak aurrera eramateko eta ondorioz enplegua sustatzeko lekuak izatea nahi du.

Hori bera esan du María José Telleríak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak: “Eibarko Udalak hasieratik egin du argi eta garbi ekintzailetzaren alde. Departamentu hau sortu zenetik, ekintzaileei protagonismoa eman diegu. Badira lau urte arkitekturako ikasleekin lanean gabiltzala, Eibarren hutsik dauden lokalak leheneratzeko modua aztertzen. Erabiltzen ez diren industria-eraikinen jabeekin harremanetan jartzen lagundu diegu, eta elkarrizketa asko egin izan dira. Horregatik, espero dugu gogor aldeztu dugun proiektu honek adibide eta froga gisa balio izatea Eibarren ekintzaile izatea merezi duela erakusteko. Eredu hau beste eraikin batzuetara zabaltzea nahi dugu, eta oso pozik eta esker oneko gaude Eibarko Udalaren eta talde hauen lankidetzari esker zer lortu dugun ikusita”.

Horren haritik, hauxe gehitu du Telleríak: “Horren froga dira sendotzen ari diren ekinbideak, hala nola Ekingune. Ekintzailetzaren alorra landuta daukagu, eta haziak fruituak ematen hasiak dira, eta hala izan dadin jarraituko dugu lanean”.

Eibarko industria-eraikinei beren balioa ematea

Berreibar proiektua 2011n sortu zen, M-Etxea taldeak sortu ere, Eibarko industri-eraikinak eraberritzeko lanak sustatzeko eta eraikin horiek berrerabiltzeko asmoz. Donostiako Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko ikasleek osatzen dute taldea.

Ekinbide hori hasiera-hasieratik babestu du Eibarko Udalak, eta, haren bidez, hutsik dauden guneetan askotariko jardueretarako balio izatea nahi dute.

Bestalde, Eibarko Udalak bertako industria-guneak bere onera ekartzeko proiektuak ere bultzatu ditu, “Matxariatuz!” parte-hartze prozesua dugu horren erakusgarri, Eibarko auzo hori berriro hiriratzen utziko duen ekintza-planari bide eman dion prozesua.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España