Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/04/16 | UDALEKO ASFALTATZE-PLANA

Hasi da Eibarko Asfaltatze-Planaren bigarren fasea, aste honetan zehar egingo den hiriko lau lekutako bide-zoruaren konponketarekin

Lanak, lehendabizi, ondoko kale hauetan egingo dira: Sansaburu, Arragueta zeharra, Bidebarrietako ostea -37tik 39ra- eta Arikitzaneko zubia. Kale horien ondoren Romualdo Galdos kalea eta Ipuruako parkina izango dira egingo direnak, eta azkenik Egogain eta Untzaga kaleak, Obra Sailak aurreikusitako plangintzaren arabera.

Hasi dira Asfaltatze- Planaren bigarren fasean aurreikusitako lehenengo zonaldeen bide-zorua hobetzeko lanak. Guztira, Eibarko zortzi kale izango dira bide-zoru berria izango dutenak.

Obra Sailak aurreikusi duen lan-plangintza ordenaren arabera, aste honetan zehar hauek izango dira bide-zoru berria izango duten zatiak: Sansaburu (791 m2), Arragueta zeharra (193 m2), Bidebarrieta kaleko ostea, 37tik 39ra (407 m2) eta Arikitzaneko zubia (341 m2).

Leku horietako obrak amaitu ondoren, apirilaren 20tik aurrera, Romualdo Galdos kalea (674 m2) eta Ipuruako futbol zelaiaren osteko parkinaren sarbidea (71 m2) izango dira egingo direnak. Ego gain kalea (1.484 m2) apirilaren 23tik 24ra konponduko da, eta bi egun horietan itxita egongo da trafikoarentzat. Asfaltatze- lanei hasiera eman baino lehen egin beharreko lanak apirilaren 20tik aurrera egingo dira eta, hori dela eta, behin-behineko neurri bezala, autobus geltokia Untzaga plazara eta Fermín Calbetón kalearen hasierara aldatuko da apirilaren 20tik 24ra. Zolatzeko obrak egiten hasiko den azkenengo zatia San Andres pasealekua Untzaga plazaren mendebaldeko zatiaren ondoko bidearekin elkartzen den lekua izango da (65 m2). Horkoak apirilaren 27an hasiko dira egiten.

Excavaciones y Transportes Orsa SL etxea izango da obrak egiteko ardura hartuko duena. Guztira 4.030 metro koadro izango dira. Lan horiek joan zen martxoan adjudikatu ziren 95.000 euroan (BEZ barne).

Hiriaren bide-segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko inbertsio planaren barruan daude sartuta obra horiek, Obra Sailak, Eibarko kaleen asfaltatze-lanen premiak detektatu eta zehaztu zituen estudioaren ondorioz programatu zituen lanekin aurrera eginez.

Hobetuko diren zortzi alde berri horiek planaren lehenengo fasean asfaltatu ziren 9.444 m2 horiei gehitu behar zaizkie.


Baserri-bideetako kaminoak konpontzea

Hiri barruaz gain, Eibarko udalak Azitaingo industrialdetik Arrateren bitartean dagoen bide-zati bat asfaltatu du, hain zuzen ere Biriñao baserriraino, 600 metro inguru luze. Lan horiek datorren urtean garatuko den bigarren fase batean osatzeko asmoa dago.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España