Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/04/08 | HIRIGINTZA

Eibarko Udalak Ego Gain kaleko 3. eraikina botako du, betearazte subsidiarioz

Udalak etxea botatzeko lizentzia eman bazien ere etxejabeek ez dutenez ezelako pausurik eman, udalak berak hartu du etxea botatzeko ardura.

Eibarko Udalak Egogain kaleko 3an dagoen eraikina botatzea erabaki du betearazte subsidarioz. Eraikina botatzen hasteko obra-lizentzia jabetzari eman eta lanei ez ekiteagatik haiei hainbat hertsatze-isun ezarri arren, eraikina oraindik botatzeke dago eta bertan behera lagata.

Joan zen urteko uztailean, Tokiko Gobernu Batzarrak, eraikin hartako jabetzari botatzeko obra-lizentzia eman zion, izan ere, etxea benetan kaltetuta zegoenez, aurri-egoeran baitzegoen deklaratuta.

Eraikina botatzeko baimena eman arren, botatzen hasteko lanak ez ziren egiten hasi eta, irailean, obrei hasiera emateko hile biko luzapena ematea erabaki zen. Etxea ez zutenez botatzen, udalak, jabetzari hertsatze-isunak ezarri zizkion eta, aldi berean, etxe hura bota zezan agindu.

Harrez geroztik bost hilabete igaro dira, eta eraikina goitik behera hustuta badago ere jabetzak ez duenez ezer egin, Eibarko udalak eraikina botatzeko betearazte subsidiariora jo du haren egoera tamalgarriari amaiera emateko.

Udalak atera dituen kontuen arabera, eraispenaren kostua 142.650 eurokoa da, etxearen jabeek ordaindu beharko dutena.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España