Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/04/07 | GRAFITIAK

Eibarko Udalak sei lagun kontratatu ditu grafitiak ezabatzeko lana egiteko hiru hilean

Martxoaren 23ko astean ekin zitzaien lanei, eta, Ubitxan egin beharreko ezabatze-lanak amaituta, orain Amañako dorreetan eta Urkizun dihardute. Sei lagun horiek Lanbideren eta Gizarte Zerbitzuen bitartez kontratatu ditu udalak. Horretarako, Eibarko PSE-EEk proposatutako 40.000 euroko diru-sail bat gehitu behar izan zaie aurtengo udal aurrekontuei.

Eibarko Udalak sei lagun kontratatu ditu grafitiak ezabatzeko lana egiteko hiru hilean

Eibarko Udalak, guztira, sei lagun kontratatu ditu hiriko grafitiak ezabatzeko eta estaltzeko lanak egiteko hiru hilean. Lanak binaka egiten dabiltza, eta egunotan Amañan eta Urkizun dihardute.

Joan den martxoaren 23an ekin zitzaien lanei, Ubitxan. Lan horietan, pintura ematen zaie grafitiei, estaltzeko eta fatxadak pintaketak egin aurretik zeuden bezala uzteko. Datozen asteetan, lanak beste toki batzuetara zabalduko dira, Eibarren ahalik eta grafiti gehien kentzeko eta, hala, herritarrek udalari agertu dizkioten kexei erantzuteko asmoz.

Sei lagun horiek Lanbideren eta Gizarte Zerbitzuen bitartez kontratatu ditu udalak. Horretarako, 40.000 euro jarri ditu, eta diru hori lan horiek egiteko Eibarko PSE-EEk proposatutako eta aurtengo udal aurrekontuei gehitutako diru-sailari dagokio.

Pedro Escribano Eibarko Udaleko Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “bi helburu bete ahal izango dira lan hauen bidez: batetik, enplegua sortu da, lanik gabe zeuden sei lagun kontratatuta, eta, bestetik, Eibarko eraikinen fatxadak duten itxura hobetzen ari da. Hirian hainbat eta hainbat grafiti dago, eta lan hauek, guzti-guztiak ezabatuko ez badituzte ere, aurrerapauso nabarmena dira. Espero dugu herritarrek errespetuz jokatzea eta beren hiriko hormak ez zikintzea”.

Udaleko kontratazioak

Joan den urtean eta 2015ean, orain arte 17 lagun kontratatu ditu udalak Lanbideren bitartez. Besteak beste, peoi, argiketari, artxibozain eta administrazio-laguntzaile postuetarako. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako emplegu-planak aukera eman zuen 2014an beste sei lagun kontratatzeko peoi-postuak betetzeko.

Hala, joan den urtearen hasieratik, oraingoz, 29 lagun kontratatu ditu Eibarko Udalak lanpostuak betetzeko.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España