Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/03/28 | AUTOBUS-GELTOKIA

EibarkoPSE-EE-k autobus-geltokia orain dagoen toki berean mantentzeko apostua egiten du, hau berrituz eta gaurko gizarte-hirigintza errealitatera egokituz

Autobus-geltokirako kokapen desberdinak aztertu ondoren, orain dagoen tokian mantentzea aukera onena dela ondorioztatu da, hiriaren erdian eta lotura onak dituen leku batean dagoelako kokatua- Datorren legealdirako Eibarko PSE-EE-ren apostu honetan, sei nasa aurreikusten ditu, hiru ilara moduan Unzaga Plaza Hotelaren espaloiaren aldean eta beste hiru bateria moduan beste aldean, San Andres Pasealekuaren etxebizitzen aurrean.

EibarkoPSE-EE-k autobus-geltokia orain dagoen toki berean mantentzeko apostua egiten du,  hau berrituz eta gaurko gizarte-hirigintza errealitatera egokituz

Eibarko PSE-EE-k, autobus-geltokia orain dagoen toki berean mantentzea du bere apostu sendoenetariakoa, hau berrituz eta gaurko gizarte-hirigintza errealitate berriari egokituz.

Autobus-geltoki berriarako kokapen desperdinak aztertu ondoren, orain dagoen tokian, Ego-Gain kalean, mantentzea aukera onena dela ondorioztatu da, hiriaren erdian kokatzen delako eta lotura onak dituen lekua delako, intermodalitate erosoa ahalbidetuz eta mugikortasuna erraztuz.

Geltoki berrituak sei autobus handientzako tokia izango du, hiru bidearen alde bakoitzean, Alfa-San Andres etxebizitzen eta Unzaga Plaza Hotelaren arteko tartean. Autobusak orain kokatzen diren lekuan, hiru aparkaleku egingo dira ilara moduan. Honek hamabi metroko espaloi bat egitea ahalbidetuko du, gaur egun dagoena baino handiagoa, oinezkoen mugikortasunaren onurarako. Gainera, toki honetan, markesinentzako tokia eratuko da.

Gainontzeko hiru aparkalekuei dagokienez, beste aldean kokatuko dira, San Andres Pasealekuaren 4.,5.,6., eta 7. eraikinen patio ingelesa berreskuratuz eta espaloi berri bat eginez.

Toki hau autobusen erabilerarako izango da soilik, eta, egingo diren aldaketekin, orain Ego-Gain kaletik San Andres Pasealekura doan bidean egin ahal izango dute ibilgailuek norantzaren aldaketa.

Bestalde, geltokiak komun publiko berriak izango ditu, baita bidai-antolatzaile desberdinek autobus-txartelak saltzeko lokal bat ere.

Berrikuntza hauekin guztiekin, birmoldaturiko autobus-geltokia lortuko da, erosoagoa, garraiobide hau erabiltzen dutenentzako pentsatua eta Eibarrek duen eskualdeko hiriburuaren postuarekin bat egiten duena. Gainera, toki hau hirigintza- berrikuntzak egiten ari diren zonaldean dago kokatua, San Andres Pasealekuren eraikuntzen eraispena aurrerapauso garrantzitsuena izanik.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España