Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/03/06 | TRANSPARENTZIA

Udalak bat egitea eskatu du “Gipuzkoa Irekia” atariarekin

Plataforma hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua, interes publikoko kudeaketa eta beste datu ireki batzuk herritarren esku jartzeko helburuarekin sortu zen. Azken hauei buruz Udalak datorren martxoaren 17rako antolatu duen tailerran hitz egingo da. Saioa Giza Zientzien profesional guztiei begira antolatu da, beren lanagatik datu eskuragarriez eta berrerabilgarriez balia daitezkeenak.

Udal gardentasunean urratsak ematen segitzeko, Udalak bat egitea eskatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen “Gipuzkoa Irekia” atariarekin, horrela, interes publikoko kudeaketa eta beste datu ireki batzuk herritarren esku jartzeko, baita Eibarko datu irekiak ere.

Hasiera batean behintzat, Gipuzkoako Foru Aldundia, foru erakunde publikoak (Uliazpi, Kabia, IZFE; Itten, Bidegi) eta Batzar Orokorrak izan dira Gobernu Irekiko plataforma horretan informazioa eman dutenak. Hilabete honetan, gonbidapena, Gipuzkoako udal guztiei eta mankomunitateei bidali zaie. Eibarko udalak bere aldetik ez du nahi izan aukera hau galtzen uzterik, bere iritziz, herritarrei zerbitzatzeko konpromiso hori indartzea delako.

Open Data Tailerra

Eibarko udalak, datu publikoen berrerabilpenaren inguruan detektatu dituen aukerak sustatzeko asmoz eta datu horien gizarte-balioa eta balio ekonomikoa kontuan hartuta, tailer bat antolatu du “Datu irekiak: aukera handia kazetarientzat eta Giza Zientzietako beste profesional batzuentzat” izenarekin. Saio honen helburua, Alorza.net Work in Progress enpresarekin elkarlanean, datu irekien (Open Data) eremuan dauden aukera berri guztien aurrean begiak zabaltzea da, eta hain zuzen ere, informazio horretaz balia daitekeen jendearen artean zabaltzea.

Tailerrak iraungo duen lau ordu horietan, bertara azaldutakoek datu irekien ezaugarriei buruzko nozio gehiago har ditzakete, baita datuen kokapenaz eta datuok erabiltzeko moduaz ere. Era horretan, Toki Administrazioek gai horren inguruan betetzen duten eginkizuna zein den ezagutuko dute; gizarte zibilak berak betetzen duena eta "Datuen periodismoa" delakoa aztertuko dute. Azalpen horiek hainbat adibide erakutsita osatuko dira; praktika bat ere egingo da.

Hortaz, tailerrak bi parte izango ditu: aurreneko ordu bietan, datu irekiei buruzko jakin beharrekoak eta datuen berrerabilpenari buruzko guztia eskainiko da, eta bigarren zatian, emandako prestakuntza hori praktikan jarriko da lantaldeak eratuta eta lantalde bakoitzean sortu diren ideia horiek denen artean azalduta.

Saio honen hizlariak Carlos de la Fuente (Alorza.net Work in Progress enpresakoa) eta Alberto Ortiz de Zarate izango dira; bigarrena, Antolaketa Psikologian lizentziatua, aditua Gobernu irekiaren alorrean, herritarren parte-hartzearenean, datu irekietan eta berrikuntza publikoan.

Martxoaren 17an izango da saioa Portalean; izenak emateko epea irekia dago. Horretan interesa duten pertsona guztiek martxoaren 15era arte eman dezakete izena, Juan San Martin liburutegian. Gehienez 40 pertsona onartuko dira eta 12 gutxienez.

Saioa eskaintzeko ordutegiari dagokionez esan behar da aukera bi daudela. Bata, goizez, 9:00-13:00; eta bestea, arratsaldez, 16:00-20:00. Aukera bata edo bestea, inskribatutako pertsonen nahiaren arabera.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España