Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/02/09 | GARAJE BERRIEN SORTZEA

Udalak Ignacio Zuloaga institutuaren beheko aldean dagoen lursailari hezkuntza atxikipena kentzeko eskaera egin du

Garajeak eta auzokoentzat atsedenleku bat sortzeko proiektua berreskuratu nahi da; horrela, Jardiñeta auzoan, egunetik egunera handitzen doan aparkaleku-arazoari konponbide bat emateko aukera egongo litzateke. Hori dela eta, alkatea, Miguel de los Toyos, laster bilduko da Hezkuntza Lurralde Ordezkariarekin.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, joan zen hilean, Gema González de Txabarri Hezkuntza Lurralde ordezkaria andreari bidali zion gutun batean, Jardiñeta auzoaren beheko aldean aparkalekurik ez izateagatik zuen arduraren berri eman zion eta, aldi berean, bilera bat egitea eskatu zion Ignacio Zuloaga Institutuaren beheko aldean dagoen lursaila edo partzelari hezkuntza atxikipena kentzea adosteko.

Bilera horri eguna ipini zaio eta datorren otsailaren 20an izango da; horrela, lanean segitzeko tramiteei ekin nahi zaie Eibarko auzo horrek duen aparkaleku falta horri konponbideren bat emateko, Eusko Jaurlaritzarena den eta hezkuntza-zentroari atxikia dagoen lursail edo orube hartan garajeak sortzeko aspaldiko proiektua berriro berreskuratuta.

Proiektu hori Eusko Jaurlaritzari bidali zitzaion aurreko udal agintaldian eta, guztira, 140 aparkaleku sortzeko asmoa islatzen du, auzo hartako jendeari eskainiko litzaizkiokeenak eta bi edo hiru solairutan banatutakoak. Era horretan, Jardiñeta kaletik irispidea izango lukeen leku bat aterako litzateke, auzoak dituen aparkaleku- eta garrantzi handikoa trafiko-arazoak neurri handi batean murrizteko.

Bestalde, udalak, hasieran egin nahi zen proiektu hori baino proiektu sendoago bat egitea nahi du eta inguru hartan bizi den jendearendako atsedenleku bat ateratzea, hain zuzen ere gaur egun Institutuaren kirol pista dagoen aldean.

Aparkatzeko denbora mugatua.

Azken urte hauetan udalak lanean jardun izan du, ibilgailuek Eibarren aparkatzeko lekuak izan ditzaten. Beste ekimen batzuen artean Errebal eta Toribio Etxebarria kaleetan TAO sistema ezarri da, hirian faltan dagoen ondasun baten erabilerari ahal eta etekinik handiena ateratzeko: aparkalekuei.

Gainera, leku jakin batzuen irisgarritasuna hobetzeko egin diren lanei esker, gehitu egin dira ibilgailuen aparkalekuak. Horren erakusgarri ditugu Artegieta kaleko barren aldean aparkatzeko zeuden lekuen berrantolaketa edo hango guenean atera diren 10 aparkaleku berriak.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España