Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/02/01 | MEKOLA ZONALDEAREN HOBEKUNTZA

Hasierako onespena eman zaio Vildosolaneko txalet aldearen birpartzelatze proiectuari

Agiri horrekin, udalak lursailen zati bat eskuratuko du; horrela, leku hartan, aisialdi-gune bat sortu eta irisgarritasuna hobetuko da. Inguru hartan bizi diren bizilagunei bilera baterako deia egingo zaie, Gobernu-taldeak egingo dituen proposamenetan oinarrituta, orubeak etorkizunean izan ditzakeen erabilerak adosteko.

Hirigintza batzorde aholkulariak hasierako onespena eman dio Vildosolaneko txalet aldearen birpartzelatze proiektuari, udaletxe ostean dagoenari. Horrela, udaletxeak lur lagapena eskuratuko du eta, era horretan, txaleta bota dezake. Lan horiek inguru hura berroneratzen utziko dute, eta ez da izango bakarrik bertakoek erabiltzekoa, eibartar guztiek erabili ahal izatekoa eta gozatzeko modukoa baizik; eta beti ere, leku hari etorkizunean emango zaion erabilera zein izango den jakiteko auzoko jendeak duten interesari eta jakin nahiari kasu eginez.

Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak ezarritakoaren arabera; udalak azken urte hauetan itxi dituen akordioetan oinarrituta, alde bi berezitu dira: hasiera batean aurreikusita zegoen moduan, goiko aldea -Arratebide kaletik gertuen geratzen den lekua- etxebizitzak eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen familia baten jabetzapean geratuko da, proiektu horrek aurrera egin dezan. Beste aldeari dagokionez, udalari lagatakoa, txaleta botatzeko aukera izango da eta, horren ondorioz, irisgarritasuna hobetu -irispide mekanikoak jarrita-; aisialdi-leku bat ere sortuko da.

Inguru hartan bizi diren bizilagunek urbanizatzeko lan horretan parte har dezaten, udalak bilera baterako deia luzatuko die, Gobernu-taldeak egingo dituen proposamenetan oinarrituta, orubeak etorkizunean izan ditzakeen erabilerak zeintzuk izango diren zehazteko. Hartara, hiri-berroneratze proiektua auzokoekin adostuta gauzatuko da.

Eibarko udaleko Hirigintza zinegotziak, Eneko Anduezak, hauxe esan du: “Eibarko herriarendako albiste oso ona da, beti egon garelako alde hori noiz konponduko zain, erdi aldean dagoelako eta pasealekuaren ondoan aurkitzen delako. Gainera, Mekolako alde hori berroneratzeko eskaera aspaldi baino aspaldikoagoa da herrian; eta, azkenean, konponbidea emango zaio hirigintza-hobekuntza on batekin, eibartar guztien mesederako izango den hobekuntza, ez bakarrik auzokoen onerakoa; gainera, trenbide gaineko pasealekuaren jarraipen moduko bat izango da.”

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España