Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/01/28 | IRISTAGARRITASUNAREN HOBEKUNTZAK

Artegieta, Ziriako Agirre eta Urki kaleek, iristagarritasun aldetik eta oinezkoak ibiltzeko, lehen baino baldintza hobeagoak dituzte

Irisgarritasuna hobetzearren, Amaña eta Urki kaleko goiko aldeak asko hobetu ziren joan zen urtean: espaloiak konpontzea, barandak eta zorua berriztatzea, oinezkoendako pasabide berriak jartzea. Lan horiek, Gabonetan amaitu direnak, Viconsa etxeak egin zituen 245.000 eurotan.

Artegieta eta Ziriako Agirre kaleetan –Amaña auzoko goi aldean daudenak- eta Urki kaleko 16. etxearen parean berriztatze-obra handiak egin dira horiek lekuok oinezkoendako ondo prestatuta lagatzeko.

Artegieta eta Ziriako Agirre kaleetan espaloi berriak egin dira, lehendik zeudenak birmoldatuta eta egokituta; oinezkoendako bost pasabide berri ere egokitu dira, horietako batzuk goratuak. Horrela, Artegieta kalean, espaloi harmailadunaren ordez harmailarik ez duen espaloia jarri da. Oinezkoendako pasabiderik ez zegoen lekuan espaloi berri bat jarri da. Espaloi horretatik beste aldera -espaloia dagoen aldera- pasatzeko aukera dago oinezkoen pasabide batetik. Horrela kendu dira orain arte zeuden traba arkitektonikoak.

Bestalde, aparkaleku-guneak berrantolatu egin dira Artegieta kalean –Ziriako Agirre eta Asolaigartza kaleen artean-. Horri esker, Artegieta kalearen goiko aldean, 9. orubean, 10 aparkaleku berri gehiago atera dira. Kalearen beheko aldeari dagokionez -hasiera batean besterik uste bazen ere- aparkaleku-kopurua mantendu egin da, horretarako, Amañako elizaren osteko aparkalekuari lehen baino toki gehiago emanda.

Ziriako Agirre kalean espaloia bitan zatitu da: barrura ematen duen aldea harmailaduna da -lehen bezala utzi da- eta kanpoko aldera ematen duen zatia harmaila barik. Bien artean baranda bat jarri da erorikorik ez izateko. Bestalde, kale horretan beste espaloi berri bat egin da Karlos Elgezua kaletik Artegietaraino doan oinezkoen ibilbide horri jarraipena emateko asmoarekin; oinezkoendako hiru pasabide ere egokitu dira.

Viconsa etxeak 167.000 euroren truke egindako lan honekin, auzoan egindako bilkuran bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzuten zaio.

Irisgarritasuna hobetzea Urki kaleko 16an

Urki kalean, 16aren parean, egin diren lan guztien ondorioz hobetu egin dira harako irispideak, baita oinezkoen ibilbidea ere.

Alde batetik, kendu egin dira espaloiaren beheko aldean dauden harmailak, oinezkoen ibilbidea erraztearren. Horrez gain, eraikinaren albotik pasillo bat jarri da, Urki eta Jose Antonio Iturrioz kaleetatik 16. zenbakira arteko desnibela gainditzen duten eskailera mekanikoetara sartzeko, lehen hormigoizko ezponda baitzegoen, irispidea eragozten zuena. Bestalde, espaloiaren zorua ordeztu egin da -kaltetuta zegoena- haren baldintzak hobetuz, erorikorik ez izateko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko tratamendu irristagaitza aplikatuta. Azkenik, kaltetuta zeuden baranda batzuk ordeztu eta eskudel berriak ipini dira.

Lan horiek ere VICONSA etxeak egin ditu 77.700 euroan.

Aipatutako obra horiek Gabon aurretik amaitu ziren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso dute, Eibarko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak egiteko PSE-EErekin lortutako akordioaren -3,1 milioi euro ematea- ondorio, Autonomia Erkidegoaren joan zen urteko aurrekontuak onartzeko akordioa.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España