Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/01/14 | NAZIOARTEKO LANKIDETZARAKO DIRU-LAGUNTZAK

Eibarko Udalak diruz lagunduko ditu herriko hainbat GKEk burutu dituzten bost proiektu "Nazioarteko Lankidetza eta Garapena” programaren esparru barruan

Diru-laguntzen zenbateko osoa -241.000 euro- Eibarren egoitza edo ordezkaritza duten gobernuz kanpoko lau erakunderentzat izango da, Perun, Argentinan, Hondurasen eta Filipinetan proiektuak burutzen dihardutenak. Aurreko deialdiak 180.000 euro zeuzkan eta hiru GKEk burututako lau proiektu lagundu ziren diruz. Azken 20 urte hauetan bikoiztu egin da aurrekontuetan gai horretarako gorde izan den diru-portzentajea.

Eibarko udalak “Nazioarteko Lankidetza eta Garapena” programaren diru-laguntza deialdi berri bat ipini zuen martxan joan zen azaroan udal aurrekontuaren % 1a lankidetzara eta garapenera zuzentzeko hartua duen konpromisoarekin zintzotasunez jokatu nahian. Ekimenaren ondorioz, hirian egoitza nagusia edo ordezkaritza duten lau GKEk garatutako bost proiektuk jasoko dituzte aurten udalak ematen dituen diru-laguntza horiek, guztira 241.000 euro, aurreko deialdian baino 61.000 euro gehiago. Hartara, oraingoan proiektu gehiago lagundu dira diruz, diru-kopuru handiagoak eman zaizkie.

Alde batetik, Egoaiziaren eskutik Perun garatzen ari diren proiektu bitara joango dira 115.000 euro inguru. “Piura departamentuko Santa Catalina de Mossa (Morropon) distritua garatzeko kudeaketa hitzartua sendotzea” ekimenari 80.000 euro emango zaizkio.

Bestalde, Peruko Pisco herrixkan eramaten ari den "Irakaskuntza unibertsala: gure konpromisoa Iparrean zein Hegoan" prozesuaren laugarren fasean aurkitzen da eta Udalak 34.280 euro ipiniko ditu horretan.Badugu baita “Argentinako Kordoba hiriko Malvinas Argentinas auzoan dagoen San Hector Valdivielso eskolaren giza eta hezkuntza programaren hedapena eta hobekuntza” Eibarko La Salle ikastetxeko PROYDE-PROEGA Fundazioa garatzen ari dena. Horrek 80.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

COMPARTIR GKEak 8.905 euroko diru-laguntza jasoko du Honduraseko Tegucigalpa hiriko "Renacer Etxean ortuarien hazi-alorra sortzea" proiektuarendako.

Azkenik, 37.696 euro emango zaizkio Gurutze Gorriari Filipinetako Masbate lurraldeko "Hondamendi naturalen aurrean egoera hauskorrean dagoen populazioaren ekonomia- eta gizarte-garapen baldintzak hobetzea” asmorako.
Zenbateko horiek 2013koak baino handiagoak dira, orduan 180.000 euro eman zirelako guztira. Egoaizia, PROYDE.PROEGA, eta Gurutze Gorriak garatutako lau proiektuk –Perun, Argentinan eta Guatemalan hurrenez hurren- diru-laguntzak jaso zituzten udaletik.

Nazioarteko lankidetza eta garapena” programaren diru-laguntzek Gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea dute helburutzat, munduan dauden herrialde pobretuetako biztanleriaren egoera sozioekonomikoa hobetzeko eta herrialde horietan dauden desberdintasunak gainditzeko jardunak antolatu eta burutu ditzaten. Aldi berean, Eibarko gizartean bertan ere, nazioarteko lankidetzarekin eta herrialde txiroen garapenarekin lotutako gizarte-eraldaketarako hezkuntza ezagutarazi eta sustatu nahi da.

Eibarko udalak garapen bidean dauden herrialdeekin duen konpromisoak -beraz, Eibarko GKEekin- 20 urte luze bete ditu dagoeneko, eta urteek aurrera egin ahala, konpromiso hori moteldu edo ahuldu beharrean, eta krisialdi ekonomikoaren testuinguru batean egonda, indartu egin da. Udalaren ekimen hau -bere diru-sarreren zati bat horrelako proiektuetan erabiltzea- 1995. urtean sortu zen, udal aurrekontuetan Hirugarren Munduko Garapenaren, Biziraupenaren eta Lankidetzaren aldeko laguntza emateko kontu-sail bat izendatu zenean. Ordutik hona aurrekontu-zuzkidura etengabea izan da udal aurrekontuetan, baina ez hori bakarrik: alor honetako diru-laguntzak bikoiztu egin dira eta % 0,5 izatetik % 1 izatera heldu dira.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España