Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2015/01/12 | GURASOAK MARTXAN

Urtarrilaren 21ean hasiko da "Gurasoak Martxan" programaren bederatzigarren edizioa, gurasoendako informazio eta prestakuntza-ekintza gehiagorekin

Guztira 13 hitzaldi eskainiko dira, 2014. urtean baino 3 gehiago. Hitzaldi guztiak dira irekiak, beraz,  gurasoek edozein ikastetxetara joateko aukera izango dute, ez bakarrik euren semea edo alaba ikasten dabilen ikastetxera. Joan zen urtean 210 aita-amek hartu zuten parte. Parte-hartzea handitzen eta inplikazioa gehitzen doa urtez urte.

Urtarrilaren 21ean hasiko da "Gurasoak Martxan" programaren bederatzigarren edizioa, gurasoendako informazio eta prestakuntza-ekintza gehiagorekin

Eibarko udaleko Gizartekintza Sailak, hile honetan, “Gurasoak Martxan” programaren bederatzigarren edizioa ipiniko du martxan. Era horretan, gurasoek, euren seme-alabek planteatzen dizkieten egoera guztien aurrean erantzuten jakiteko informazioa izango dute. Ematen zaien informazio hori euren seme-alaben garapen-fasearen araberakoa da.

Programa datorren urtarrilaren 21ean hasiko da, asteazkenean, eta Eibarko ikastetxe guztietan burutuko da herriko Guraso Elkarteekin eta BAIKARA elkartearekin batera.

“Gurasoak Martxan” programak 13 hitzaldi eskainiko ditu guztira  Eibarko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan eta bigarren hezkuntzakoetan. Hitzaldiak ondoko ikastetxe hauetan eskainiko dira: La Salle-Isasi, Juan Antonio Mogel, La Salle Azitain, Aldatze, San Andres, Urkizu, Andra Mari, Itzio eta Ignazio Zuloaga Institutua. Hitzaldiak martxora arte izango dira eta, besteak beste, ondoko gai hauek tratatuko dira: “Eraginkortasunez komunikatu elkarrekin hobeto konpon gaitezen” (euskaraz eta erderaz emango da), “Agintea eta diziplina” (euskaraz eta erderaz), “Gaitasun emozionalak ulertzea, eskuratzea eta praktikatzea”, “Berdinen arteko bizikidetasuna” edo “Teknologia berriak”.

Edizio berri honetako lehenengo hitzaldia La Salle-Isasi ikastetxean izango da urtarrilaren 21ean, eta “Eraginkortasunez komunikatu elkarrekin hobeto konpon gaitezen” izango da.  Arratsaldeko 18,30etan hasiko da saioa urte honetako programan islatzen diren gainerako saio guztiak bezala.

Hitzaldi guztiak dira irekiak, beraz,  gurasoek edozein ikastetxetara joateko aukera izango dute, ez bakarrik euren semea edo alaba ikasten dabilen ikastetxera. Saio bakoitzean gutxienez 12 pertsonek hartu behar dute parte; kopuru horretara iritsi ezean, hitzaldia bertan behera geratuko da.

Joan zen urtean, 2014, hamar ikastetxek hartu zuten parte eta guztira 210 guraso izan ziren parte hartu zutenak; beraz, 2013. urtean baino gehiago, 193 izan baitziren orduan.   Gizartekintza saileko zinegotziaren hitzetan, Ana Rodriguez, “zenbateko horrek ondo islatzen du ekimen horren aurrean gurasoen erantzuna nolakoa izan zen .” Gurasoen parte-hartzea handitu egin da, baina ez hori bakarrik: gurasoen inplikazioak ere gora egin du, eta saioetara joan diren gurasoek egin duten balorazioa oso ona izan da,  puntuazio handiena 5 izanik 4 puntutik gora eman baitiote. Joan zen urteko datu on horiek gurasoen eta seme-alaben arteko erlazioak hobetzeko xedez egiten diren jarduera hauek antolatzen jarraitzeko akuilagarri eder askoak dira, eta oraingo edizio honetan ere asistentzia-datuak onak izatea espero dugu."

 

 

 

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España