Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/12/04 | ISTRIPU PREBENTZIOA

Alkateak ahalik eta azkarren neurriak hartzea eskatu dio Foru Aldundiari saihesbidean istripu gehiago ez izateko

Bide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatu andreari zuzendutako karta batean, alkateak bere ardura azaldu dio saihesbidean egunetik egunera istripu gehiago dagoelako. Aste honetan bertan beste istripu bat izan dela aipatu dio, Estaziño kalera sartu aurretik, Bilborako norabidean dagoen kurban gertatutakoa.

Alkateak karta bat bidali dio Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Departamentuko diputatuari, Larraitz Ugarte andreari. Karta horretan bere ardura helarazi dio Eibarko saihesbidean, egunetik egunera, istripu gehiago eta sarriago izaten ari baita; hain zuzen ere Estaziño kalerako bide-zatia hartu aurretik dagoen kurba horretan, Bilborako norabidean. Atzo bertan, hortxe izan zen  azken istripua. Arrazoi horregatik, gobernu-taldeak, eibartarren segurtasuna eta saihesbidetik ibiltzen diren pertsona guztiena bermatzeko duen konpromisoaren haritik, alkateak, Foru Aldundiari, ondoko eskaera hau egin dio: ahalik eta azkarren neurriak har ditzala leku horretan istripu gehiago izan ez dadin, alkateak "puntu beltz" bezala definitu duen leku horretan.

 

            Saihesbidea zabaldu zenetik, asko izan dira leku horretan izandako istripuak, horietako batzuk hildakoekin.  Horregatik, idatzian, De los Toyosek hauxe azpimarratu du: ez dela behin bakarrik gertatu den gauza bat; oharteman du alde hura oso arriskutsua dela eta negu sasoian, eguraldi txarra egiten duenean, oraindik arriskutsuagoa dela.

 

            Foru Aldundiak urgentziazko neurriak hartzeko eskaera hori Gipuzkako Batzar Nagusietan ere aurkeztu da, ebazpenerako proposamen bat erregistratuta. Proposamen horretan, Mugikortasun batzordeko bozeramale sozialistak, Eneko Anduezak, foru-erakundeari, Eibarko saihesbidearen egoerari buruzko azterketa bat hile bateko epean egiteko eskaera egin dio,  eta bereziki, Estaziño kalera sartu aurretik,  Bilborako norabidean dagoen bide-zati horretako kurbaren egoera aztertzeko. Aldi berean, Foru Aldundiari eskatu dio azterketa horretatik ondoriozta daitezkeen segurtasun neurri guztiak  urgentziaz hartzea.

 

Eskaera ugari

             Eibarko udalak hainbat eskaera egin ditu Gipuzkoako bide-sareak segurtasunaren alorrean dituen akatsak konpon daitezen.  Eibarko alkateak sarritan egin dizkio erreklamazioak Foru Aldundiari arazo horri urgentziazko konponbide  bat emateko; izan ere, segurtasun falta arazo hori  A8- autobideak berak ere baduelako hiriko bide-zati horretan. Sarri askotan jarri da arriskuan eibartarren segurtasuna,  inguru hartan izandako istripuen ondorioz,  biaduktutik kalera hainbat objektu jausi izan direlako.

 

            Gobernu-taldeak egindako erreklamazioei erantzun egin zien Foru Aldundiak eta Urkiko biaduktuan hainbat lan egin du. Metalezko petrila  edo karela jartzen ari dira, sendoa eta benetan gogorra, ibilgailu arinen eta astunen talkari eusteko modukoa. Lan horiek Foru Aldundiaren ardurapekoak dira, eta Udalak espero du pantaila akustikoak ere halako batean jartzea, foru-erakundeak lan hori gerora  egingo zuela hitz eman baitzuen, hain zuzen ere "egoera ekonomikoa hobetzen denean."

 

            Horrez gain, Eibarko udalak hiriko bide segurtasuna hobetzeko duen konpromiso irmo horren bidetik, joan zen astean, Batzar Nagusietako sozialisten taldeak EAJ/PNV alderdiak Batzar Nagusietan aurkeztu duen ebazpen proposamen bati zuzenketa aurkeztu zion, AP-8 autobidean hobekuntza-lanak egin daitezen, baina ez bakarrik Ipuruako zatian, baita Ubitxa, Txonta eta Azitain auzoetan dauden autobide-zatietan ere.

 

 

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España