Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/11/27 | GABONAK

Eibar merkataritza gune irekiak gabonetako kanpaina berri bat ipini du martxan hainbat jarduerarekin, merkataritza bultzatzekoak eta biziberritzekoak

Urte honetako nobedaderik handiena “Erosketa Bonoa” da. 40 euroko kostua du eta 50 euroko erosketak egiteko balio du EMGIren barruan dauden dendetan.

Eibar merkataritza gune irekiak gabonetako kanpaina berri bat ipini du martxan hainbat jarduerarekin, merkataritza bultzatzekoak eta biziberritzekoak

Eibar Mertaritza Gune Irekiak Gabonetako kanpaina berri bat jarri du abian. Kanpaina horretan hainbat jarduera daude sartuta, eta helburu nagusia, datozen asteetan, hiriko ostalaritza eta merkataritza jarduera bultzatzea da. Eibarko toki batzuetan ohi jartzen diren barrakez gain, Astelena Frontoiko txikien parkeaz gain edo kaleetan argiaz pizteaz gain, urte honetan badago beste nobedade garrantzizko bat: "Erosketa bonoa": 40 euroko kostua du eta 50 euroko erosketak egiten uzten duena.

“Erosketa Bonoa” gastatu daiteke Eibar Merkataritza Gune Irekiaren barruan dauden herriko berrehundik gora establezimendu edo denda horietan. Bono horiekin eros daitekeen establezimendu horietako bakoitzaren kanpoko aldean ezaugarri bat agertuko da, eta horri esker jakingo dugu bonoan parte hartzen duten establezimenduak zeintzuk diren.

Erraza da funtzionamendua. Bezeroak Eibar Merkataritza Gune Irekiaren lokaletan (Untzaga plaza 7, Artola jatetxearen ondoan) 40 euroko bono bat erosten du, baina bono horrek 50 euroko balioa du abenduaren 1etik 20ra bitartean erosketak egiteko. Bonoa erosterakoan informazio-orri bat emango zaio. Bertan azalduko dira zeintzuk diren kanpainaren baldintzak eta parte hartzen duen dendak. Bonoak metatu daitezke baina ez zatitua. Bono horiek bakarrik Eibarren bizi direnendako balio dute. NAN edo erroldatze bakoitzeko bono bat dago. Eta eros daitezkeen produktu horien artean ez dira botikak sartzen, parafarmaziakoak ostera bai.

Txiki parka da aurtengoan ere Gabonetako kanpainaren izarra; eta aurreko urteetan bezala Gabonak pasatuta eta gero ere jarraipena izango du, urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteburu batzuetan. Horrela, 12 urtera arteko umeei aisialdirako eta denbora librerako aukera eskaintzeaz gain, merkataritza-jarduera ere piztu edo biziberritu egingo da.

Astelena frontoia erabiliko da umeendako parke hori jartzeko eta abenduaren 13an zabalduko ditu ateak. Horrez gain, abenduan martxan egongo da 20an, 26an, 27an, 29an, 30ean eta 31n. Urtarrilean 2, 3, 10, 17, 24 eta 31 izango dira umeen parkea zabalduko diren egunak. Otsailean 7, 21 eta 28. Martxoan 7, 14, 21 eta 28. Goizetan zabalik egongo da 11etatik ordu 2etara eta arratsaldeetan 4,30etatik 8,30etara. Abenduaren 31n bakarrik goizez egongo da zabalik.

‘Txiki park’era joateko bono bat eskuratzeko, gutxienez, 20 euroko erosketa egin behar da EMGIren barruan dauden establezimenduetan edo dendetan. Bono bakoitzak –erosi den dendako zigilua izango du- ordu eta erdiko balioa du ume bakoitzeko. Bono horiek abenduaren 13tik martxoaren 28ra balioko dute. Bonorik izan ezean ere sar daiteke txiki parkera 3 euroko sarrera ordainduta.

Aurtengoan ere umeen barrakak izango dira Gaboneko merkataritza kanpainaren barruan. Oraingo honetan hiru izango dira barrakak izango dituzten lekuak: Urkizuko parkea, Toribio Etxebarria kaleko anbulatorioaren parean dagoen parkea eta Txaltxa Zelai aldea. Leku horietako bakoitzean barrakak jarriko dira abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra birartean. Aurreko urteetan bezala, umeek barraketara joateko aukera izango dute, dendek bezeroei horretarako bonoak emango baitizkie erosketak egiterakoan.

Anbulatoriokoa eta Urkizukoa, bonoa aurkeztuta, doakoak izango dira Gabonetako kanpainaren egun askotan, beste batzuetan ostera, ordaindu egin beharko da. Txaltxazelaian, barraken prezioa 0,50ekoa izango da, bonoarekin. Bonoak ez du baliorik izango egun jakin batzuetan eta buelta bakoitzaren prezioa 1,50 eurokoa izango da. Barraka guztien ordutegia hauxe da: Goizez: 11.30-14.30 eta 16.30-20.30 arratsaldez. Txiki parkeak eta barrakak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lagundu dituzte diruz.

Aurtengoan ere Gabonetako argiek herriko kaleak piztu egingo dituzte asteotan eta merkataritza-jarduera sustatu; horregatik berriro antolatu du Eibar Merkataritza Gune Irekiak ekimen hori. Badira egun batzuk Eibarko kaleetan Gabon argiak ipinita daudela. Abenduaren 27an piztuko dira modu ofizialean. Gabonetako argiak urtarrilaren 6ra arte egongo dira eta aurten horretarako zuzendu den zenbatekoa 50.000 euroko ingurukoa izan da, EMGIak eta Eibarko udalak jarritako dirua.

Azkenik esan behar da Eibarko Dendarien Elkarteak ere hainbat jarduera prestatu dituela Gabonei begira. Alde batetik Gabonetako otzara, otarra edo saskiak zozkatuko dira, eta bestetik, bezeroen artean, ausaz, % 10eko deskontuak aplikatuko dituzte abenduaren lehenengo hamabostaldian, Dendarien Elkarteko txartelarekin ordaindutako erosketetan.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España