Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/11/26 | CONDENA

Eibarko udalak gogor gaitzesten du Eibarko emakume baten kontrako sexu-erasoa, domeka goizaldean gertatutakoa

Udalak biktimaren balentria azpimarratu nahi du gertatu zitzaiona salatzean, "horixe delako bortizkeria matxista horri aurre egiteko bidea."

Eibarko udalak erabateko gaitzespena erakutsi du Eibarko neska gazte batek joan zen azaroaren 23an, goizaldean, sufritu zuen sexu-eraso saioaren aurrean; aldi berean, biktimaren balentria eta adorea azpimarratu du gertakariak salatzean, "horixe delako bortizkeria matxista horri aurre egiteko bidea."

Era berean, udalak, sexu-biolentziaren edo bortizkeriaren adierazpide guztien aurrean, bere gaitzespenik irmoena erakutsi du; eta Berdintasun arlotik gidatuta, bere konpromiso sendoa erakutsi du "udal politikagintza aktiboa garatzeko bidean, politika integrala eta koordinatua, biolentzia edo bortizkeria sustraitik bertatik ateratzekoa". Biolentzia sexistaren kontra aritzeko, prebentzioa da landu behar dena, eta udalak horren aldeko apustua egiten duela, biolentzia matxistarena kezkatzen gaituen errealitate bat delako.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España