Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/11/21 | SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Udalak, -Eibarren, primerako portaerak - lelopean, abiarazi duen kanpaina

Aurreneko ekintza datorren azaroaren 22an izango da, SD Eibar-Real Madrid partida jokatuko den egunean eta Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen Txistorra Egun berean.

Udalak, -Eibarren, primerako portaerak - lelopean, abiarazi duen kanpaina

Eibarko udaleko Gizartekintza Saileko Berdintasun, Drogomenpekotasunen prebentzioa eta Immigrazio atalek bultzatutako kanpaina dugu.
Eibarko udalak, Eibar futbol taldeak lehenengo mailan jokatzeak duen oihartzuna nolakoa den ikusita, bidezkoa ikusten du sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak egitea, batik bat 3 arlo hauetan:

- Drogamenpekotasunak, adikzioak eta alkohol abusuak prebenitzen.
- Genero berdintasunaren alde egiten.
- Elkarbizitza sustatzen eta diskriminazio-jokaeren inguruan jendea jabetzen.

Horretarako, kanpaina nagusi bat antolatu da, “Eibarren, primerako portaerak” lelopean, denboraldi honetan zehar burutuko diren hainbat ekintza eta jarduera barne hartuko dituena.

Kanpainaren helburuak hauek dira: Eibarko hiritarren artean primerako portaerak sustatzea, kontsumo gehiegikeriak baztertzea, genero berdintasuna bultzatzea eta jatorri ezberdinetako hiritarren arteko elkarbizitza ahalbidetzea.

Aurreneko ekintza datorren azaroaren 22an izango da, SD Eibar-Real Madrid partida jokatuko den egunean eta Eibarko Txirrindulari Elkarteak egun berean antolatzen duen Txistorra Egunean. Herritarrak gehiegizko alkohol kontsumoak dakartzan ondorioez jabetzeko, estalpean lona bat jarriko da lelo hauekin: “El único pedal, ¡el de la bicicleta!” eta “Botellin onena, bizikletakua!”.

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España