Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/11/19 | LANKIDETZA

Eibarko udalaren diru-laguntza deialdia Nazioarteko Lankidetza eta garapena eta Elkartasun Bekak

Urte honetan laguntza horietarako jarritako kontu-sailak 243.888 euro ditu eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da.

Eibarko udalaknazioarteko garapenari eta lankidetzari zuzentzen dio bere aurrekontuaren % 1a; konpromiso hori zintzo bete nahian, aurtengoan ere berriro atera ditu ‘Nazioarteko lankidetza eta garapena’ eta ‘Elkartasun bekak' laguntza-programak. Urte asko darama udalak proiektuak babesteko xedea duten ekimen horiek bultzatzen, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuak nahiz nazioarteko lankidetzan eta elkartasunean lanean ari diren Eibarko kooperanteenak.

“Nazioarteko lankidetza eta garapena” programaren diru-laguntzek 240.881 euroko diru-zuzkidura dute eta horien helburua Gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea, munduan dauden herrialde pobretuetako biztanleriaren egoera sozioekonomikoa hobetzeko eta herrialde horietan dauden desberdintasunak gainditzeko jardunak antolatu eta burutu ditzaten. Aldi berean, Eibarko gizartean bertan ere, nazioarteko lankidetzarekin eta herrialde txiroen garapenarekin lotutako gizarte-eraldaketarako hezkuntza ezagutarazi eta sustatu nahi da.

Laguntza horiek jasotzeko baldintzen artean hauexek ditugu: eskaera egiten duten elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan egon behar dira inskribatuta; elkarteok, beren egoitza nagusia edo ordezkaritza Eibarren eduki behar dute; Eibarko Lankidetza Mahaian hartu behar dute parte; eta, herri honetan, garapenerako heziketa edo sentsibilizazio-programak edo jarduera zehatzak garatu behar dituzte.

'Elkartasun Bekak' programak bere aldetik, Eibarko gazteen artean nazioarteko elkartasuna sustatzeko asmoz, lankidetzako beka bi ematea du helburu . Horretarako, eskatzen diren baldintzen artean honakoak ditugu: lankidetza hori GKEren bat garatzen dabilen edo martxan jarriko duen proiekturen batean egin behar izatea eta helmugako herrialdean gutxienez hile 2 egotea. Programa horretarako udalak 3.000 euro ipini ditu.

Eskaera egiten dutenek, diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan, 20tik 40 urte bitartera eduki behar dituzte; Eibarren hiru urte lehenagotik erroldatutakoak izango dira eta, aurkeztutako proiektuarendako, ezin dira izan beste erakunde edo elkarteren batek honen antzeko beste beka bat jasotakoak.

Laguntza bi horiek eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da. Eskaerak eta deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa Pegoran entregatu behar da, hiritarren zerbitzurako bulegoan.

Deialdi berri honen berezitasunetako bat hauxe dugu: pairatzen ari garan testuinguru ekonomiko zail honetan eta krisialdi latzean bizi arren, Udalak bere konpromisoari eutsi diola, eta horrela, bere sasoian erabaki zuen bezala, udal aurrekontuaren % 1a lankidetzara eta garapenera zuzentzen duela. Eta horrez gain azpimarratu egin behar da honako hau ere: asko direla azken urte hauetan lankidetzarekin lotutako gaietan lanean diharduten eibartarrak. Eibarko udalak bere eskerrona erakutsi nahi die, egiten duten ahaleginagatik, erakusten duten inplikazioagatik.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España