Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/10/20 | MODERNIZAZIO PROZESUA

Artegieta eta Ziriako Agirre Kaleak eraberritu egingo dira oinezkoen igarotzea hobetzeko, espaloiak eta ibilbideak sortuta eta berrituta.

Amañako goi aldeko obrak aste honetan hasi dira eta hile bitan egingo dira. Alde hartan Haurreskola eta Amaña ikastetxea daudenez, ume asko ibiltzen da. Joan zen urtean auzoan egindako bilkuran bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzuten dio obra honek.

Artegieta eta Ziriako Agirre Kaleak eraberritu egingo dira  oinezkoen igarotzea hobetzeko, espaloiak eta ibilbideak sortuta eta berrituta.

Artegieta eta Ziriako Agirre kaleek, Amaña auzoaren goiko aldean daudenak, eraberritze- eta modernizazio-prozesu handi bat izango dute eta, horri esker, kale bien arteko oinezkoen igarotzea hobetu egingo da espaloi berriak eginda, lehendik daudenak birmoldatuta eta egokituta eta oinezkoendako pasabideak ipinita.  Datorren astelehenean hasiko dira obrak. Udalak, Viconsa enpresari adjudikatu  dizkio 151.666 euroan (BEZa barne).

 Artegieta kalea (Amañako eskoletara ematen duena, eliza ondotik doana) eta Ziriako Agirre (saihesbidera ematen duena) ezagunak dira dituzten aldapak benetan handiak direlako eta oinezkoen ibilbide osoturik ez dutelako: oinezkoek, zati askotan,  galtzadara atera beharra izaten dute.  Lan hori oraindik beharrezkoagoa egiten da alde hartan ume asko ibiltzen delako, han baitaude Haurreskola eta Amaña ikastetxea daudenez. Gainera, han dauden espaloi gehienak harmailadunak dira -aldapa handiko kaleak direlako- eta horrek jendearen igarotzea eragozten du, batik bat mugikortasun murriztuko pertsonei edo  haur kotxeekin dabiltzatenei.  Azpimarratu behar da, joan zen urtean, Amaña auzoan bertan egindako bilkuran hango bizilagunek egindako eskaerari erantzuten diola obra honek.

Astelehen honetatik aurrera egingo den obraren ezaugarririk nagusiena hauxe da: Artegieta kaleko 9. zenbakian dagoen orubean aparkaleku-gune berri bat sortuko dela, autoek zeharretara edo baterian aparka dezaten. Jarduera berri honen helburua kale bi horietako aparkaleku-murrizketa konpentsatzea da, planteatutako hirigintza-aldaketen ondoren etorriko den aparkaleku-murrizketa.

Proiektua aurrera eramateko, Artegieta kalean orain dagoen espaloi  harmailadunaren ordez, beste espaloi bat jarriko da, harmaila gabekoa.  Horretarako, gaur egun eliza ondotik doan egitura bota egingo da eta hiru espaloi-zati utziko dira: bata Pedro Zelaia plazara joateko, beste bat parrokiarako, eta azkena edo hirugarrena, kalearen hasieran, galtzada gurutzatu eta beste aldera joateko.  Hiru espaloi-zati txiki horien artean sortuko dira ilaran aparkatzeko lekuak.

Kalearen beste aldean (eskumako aldea, gora doana), orain oinezkoen pasabiderik ez dagoen lekuan espaloi berri bat egingo da: metro biko zabalera izango du eta kalearen tarteko leku bateraino iritsiko da. Hor sortuko da oinezkoen pasabide bat beste aldera gurutzatzeko; espaloiak, gero,  hortik aurrera egingo du.

Ziriako Agirre kalean, espaloi harmailadunak gaur egun duen zabalera hiru metrokoa denez, egin nahi dena hauxe da: espaloia bitan zatitzea. Era horretan, barruko aldera ematen duen zatia orain dagoen moduan geratuko da –hau da, harmailekin- eta kanpoko aldea harmaila barik.  Espaoloi harmailadunaren eta espaloi normalaren arteko lerro horretan baranda bat jarriko da erorikorik edo estropezurik ez izateko.

Ziriako Agirre kaleko 7. zenbakiaren aldamenean espaloi berri bat egingo da, kale hori Artegieta kalearekin elkartu eta Karlos Elgezua kaletik Artegietaraino doan oinezkoen ibilbide horri jarraipena emateko asmoarekin.  Espaloi horretatik –erdia harmailaduna eta beste erdia birmoldatua- Ziriako Agirre kaleko beste aldera gurutzatu ahal izango da, Artegieta kalera eta espaloi berrira. Horretarako, hiru zebrabide sortuko da eta horiei dagozkien pasabide beheratuak.  

Azkenik, kale bi horietan  dagoen euri uren sarea birmoldatu beharra izango da; horretarako, hustuleku berriak eraikiko dira, lehendik dauden beste batzuk kendu  eta beste batzuetan sarexkak ordeztuko dira.

Astelehenean egiten hasiko den obra horrek hile bi iraungo du eta arazo txikiak sortaraziko ditu oinezkoen joan-etorrietan eta trafikoarenean. Hasierako egunetan itxita egongo daArtegieta kaleko 2. zenbakitik 4ra bitarteko zatia. 

 

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España