Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/09/25 | KIROLA

Gauza berri askorekin datorkigu Eibarko kirol Patronatuaren ikastaro-denboraldi berria

Ipurua, Orbea eta Unbeko instalazioek eskaintza handitu dute eta programa berriak sartu: erlaxazioa, zumba, dantza eta uretako jarduera berriak.

Gauza berri askorekin datorkigu Eibarko kirol Patronatuaren ikastaro-denboraldi berria

Eibarko Kirol Patronatuak martxan jarri du 2014-2015 ikasturte berria Ipurua, Unbe eta Orbeako kirol konplexuetan dituen instalazioetan; denboraldi berria eta berritasun asko, bai jardueretan, bai ordutegietan. Horrela eusten dio Patronatuak erabiltzaileei eskaintzen dien zerbitzuaren hobekuntza etengabeari.

Ipuruako kiroldegian helduendako izango diren jarduerei dagokienez, nobedaderik esanguratsuenak hauek dira: erlaxazio-jarduerak ordu-eskaintza zabalagoa izatea; zumba jarduera martxan ipintzea (Ipuruan eta Orbean, bietan), eta 'osasun oneko sorbalda’ jardueraren eskaintzea. Horrez gain, Orbean beste jarduera berri bat eskainiko da, bossu, kaloriak erretzekoa.

Esandakoari gehitu behar zaiona da, kiroldegi bietan, ikastaroak eta ohiko jarduerak mantendu egingo direla: matt Pilates, yoga integratua, fitness, just pump, spinning, aerobic, 123 forman, mantentzea, Pilates lasterketa, fitness senior, intentsitate baxua, kirol egokitua, karate, dantza, G.A.P., integral fit-a, fit balance, edo gimmasia hipopresiboa (azken horrek ordu gehiago izango ditu).

Umeendako dauden berritasun nagusiak hauek dira: urteko ordutegien programazioan, ostiral eta larunbatetan, “erritmo-dantza” eta “dantza-txiki” klaseak (aurrena Ipuruan eta bigarrena Orbean). Ipuruan, lehen bezala, karate ikastaroak izango dira; Orbean Pilates ikastaroak eskainiko dira eta Unben tenis ikastaroak; denak umeei begira antolatuak.

Kirol Patronatuak gauza berriak sartu ditu baita uretako jardueren programazioan. Igeriketan, ‘master’ igeriketa-ikastaroa Ipuruan eta igeriketa pertsonalizatua Orbean. Horrez gain, instalazio horietan "akua-sorbalda" ere eskainiko da (lehen, uretako errehabilitazioa zena). Igeriketa-jarduera ohikoen eskaintzak ere bere bidea egingo du, hastapenetik hasi, oinarrizkoarekin segi eta mailarik aurreratueneraino; baita Pilates lasterketa, acuafitness-a eta acuasalud edo uretako osasun jarduerek ere.

Aurreko urteetan bezala, umeendako maila guztietako igeriketa-ikastaroek interes handia piztu dute eibartarren artean. Izenemate-epea itxi ondoren, inskribatuak 480 inguru izan dira.

Eibarko Kirol Patronatuak eskaintzen dituen jarduerei buruzko informazio gehiago jasotzeko, interesatuek dei dezakete 943203240 telefonora edo www.eibarkirola.com webean sartu eta hortik kontaktatu. Webgunetik bertatik eman daiteke jardueretan parte hartzeko izena (igeriketa ikastaroetan ezik).

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España