Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/06/27 | IRRISGARRITASUNA

Mantenketa Lanak Eibarko eskailera mekanikoetan

Mantentze-lan hori nahitaezkoa da eskaileren funtzionamendua ona izan dadin bermatzeko. Kateak aldatzean zerbitzua bermatu nahi da, egon izan diren eskailera-geraldi edo eten gogaikarri horiek izateke eta, sarri askotan egin behar izan den bezala, eskailerak martxa geldoan laga beharrik gabe.

Mantenketa Lanak Eibarko eskailera mekanikoetan

Hasi dira Eibarren dauden 14 eskailera mekanikoetako kateak aldatzen. Mantentze-lan hori nahitaezkoa da eskaileren funtzionamendua ona izan dadin bermatzeko, udalerri honetako auzo gehienetako paisaiaren zati bilakatu diren mugikortasunaren lagungarri ezin egokiago horiek egoera onean edukitzeko.

Aldatuko diren kate horiek garrantzizko piezak dira eskaileren mekanismoan. Eskailera-zati bakoitzak kate 2 ditu, eta kate horiek dira harmailak arrastaka eramaten dituztenak. Eskailerak, etengabe egoten direnez martxan, desgaste handia jasaten dute eta hortik etortzen dira aberiak. Kanpoan egoteak ere ez die laguntzen, batik bat, joan zen urtea bezalako urteetan, euria etengabe bota baitzuen. Kateak aldatzean zerbitzua bermatu nahi da, egon izan diren eskailera-geraldi edo eten gogaikarri horiek izateke eta, sarri askotan egin behar izan den bezala, eskailerak martxa geldoan laga beharrik gabe.

Zuzenketa-mantentze lan bat denez, lan horien kostua Schindler etxearekin dagoen kontratu barruan dago sartuta, etxe hori baita mantentze-lanaren adjudikazioduna.

Asteburu honetan Egogain kaleko eskaileretako kateak aldatu ondoren, kateak aldatuko zaizkien hurrengo eskailera-zatiak auzo hauetakoak izango dira: Jardiñeta, Tiburzio Anitua eta Legarre. Horiek egin ondoren, tartean aste batzuk utzita, kate-aldaketa horiek gure herri osoan zehar banatuta dauden 14 eskailera-zati horiek osatu arte jarraituko dute.

San Kristobal kaleko arrapalak konpontzea.

Aste honetan bertan izenpetu da kontratua Schindler etxearekin San Kristobal kalean dauden arrapala mekanikoko zati biak konpon ditzan. Arrapala bi horiek geldirik egon dira denbora batez, eta hain zuzen ere, aldamenean dagoen Jose Antonio Mogel kaleko etxeetan egindako eraberritze-obren ondorioz arrapalotan izandako kalteengatik.

Zati bi horiek konpontzeko izenpetutako kontratuak finkatzen duen gehieneko epea lau astekoa bada ere, enpresa ahaleginduko da lanok lehenago amaitzen eta irispide mekaniko horiek uste baino lehenago martxan ipintzen. Konponketa goiko transmisioaren errodamenduak ordeztean datza. Horretarako, transmisio-sistema osoa atera behar da luma-kamioi bidez, errodamenduok aldatu eta transmisio-sistema berriro bere lekuan ipini.

Aberia hori, J.A. Mogel kaleko etxebizitzetan egiten ari diren eraberritze-obretan zabarkeriaz jokatuta bota diren eskonbroetatik sortu da. Obra horietatik etorri diren zaborrak eta zikinak arrapalen mekanismoan sartzen joan direlako sortu da aberia handi hori. Erantzukizuna, kale horretako obrak egiteko ardura duen enpresarena denez, arrapalaren konponketa-kostua enpresa horrek ordainduko du.

Itzuli

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España