Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/06/11 | ZIENTZIAREN HIRIA

Ekonomia ministerioak, Eibarri ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri‘ izendapena berritu dio

Izendapen hori eman zitzaionetik hiru urte igarota, Eibarrek bete egin ditu helburuak eta INNPULSO Sare barruan jarraituko du

Ekonomia ministerioak, Eibarri ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri‘ izendapena berritu dio

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza idazkaritza orokorraren bitartez- berritu egin dio Eibarri Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri izendapena. 2011. urtean, Ministerioak egindako deiaren aurrean, Eibarko udalak –herriko erakunde, elkarte eta kolektibo askoren laguntzarekin- izendapen hori jaso zuen. Hiru urtekoa zen izendapenaren iraupena eta denbora hori igaro ondoren berritzeko aukera zuen.

Orain, “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri” izendapena izaten jarraitzeko baldintzak –eta, hortaz, INNPULSO sarera atxikia- betetzen diren ikusteko izendatutako epai-mahaiak, berritu egin dio Eibarri izendapena ondoko arrazoi honekin: "Gure herrialdearen berrikuntzaren alde Eibarrek egin duen ahaleginari buruzko balorazio positiboa". Eibarren hautagaitzari buruz azpimarratu dituen alde onak izan dira: bere lantze-maila, sinesgarritasuna eta kalitatea.

“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri” izendapenak helburu hau du: kapital intelektuala eta giza baliabideen ezagutza batzeari esker, lehia-abantailak sortzean lidergoa erakusten duten hiriak aitortzea; osagai zientifiko, teknologiko eta berriztatzaile sendoko toki azpiegitura aurreratuak dauzkatenak. Izendapena berritzean, garbi geratu da indarrean dirautela orain dela hiru urte izendapen hori jaso zuten berrikuntza-proiektuek, eta epai-mahaiak oso modu positiboan baloratu du hiriak berrikuntza-proiektu berrietan egiten duen ekarpena; izan ere, proiektu horien lidergoa, kudeaketa edo oinarria bat baitatoz Berrikuntzaren, Zientziaren eta Teknologiaren Estrategia Espainiarraren helburuekin; eta epai-mahaiak modu positiboan hartu ditu baita udalak martxan jarri dituen ekimen berritzaileak, zerbitzu publikoak eskaintzerakoan edo gobernu elektronikoa ezartzean martxan ipinitakoak.

Eibarrek, 20.000tik 100.000 biztanlera bitarteko hirien kategoria barruan du aitorpen hori. Eibarrekin batera, sailkapen hori berritu zaie baita ondoko herri hauei ere: (Badajoz), Avilés (Asturias), Caceres, Cerdanyola (Bartzelona), Rivas Vaciamadrid (Madril), Sant Boi de Llobregat (Bartzelona) eta Viladecans (Bartzelona).

Izendapen horri eusteak INNPULSO sareko kide izaten segitzeko aukera ematen du, tokiko politika berritzaileak definitzeko topagune eta udalen arteko elkarlanaren bideratzaile eta bultzatzaile den sare horrek; proiektuak partekatzea sustatzen duen sarea, kudeaketan praktika onak bideratuta eta proiektu horiek hiritarren artean zabaltzeko eta komunikatzeko ekimenak bultzatuta.

Miguel de los Toyos alkatea pozik agertu da izendapena berritu dela ikustean, bere iritziz, aitorpen hori: “Eibarko hiria, etsenplu eta erreferentzia izan da, orain ere bada eta hala izaten jarraitu nahi du prestakuntza teknologikoaren eta teknikoaren alorretan, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren kulturan”. “Ezin baliotsuagoa den ondare horrek badu aldaketak bere gain hartzeko ahalmena eta sasoi berrietara konbentzimenduz eta beldur gabe egokitzeko gaitasuna; horiexek dira esperimentazioaren garai honetan aurrerapen ekonomikoaren eta gizarte-kohesioaren aldeko apustu hori egiten uzten diguten motorrak."

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España