Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

BERRIAK

2014/03/29 | GESTIOA

2013ko gestio ekonomiko onari esker, udalak, Errebaleko proiektuari, aurre egiteko diru-baliabideak izango ditu

Joan zen urteko likidazioak 5,7 milioiko aurrezkia du; horietatik 2 Errebal egiteko erabiliko dira

Eibarko udalak joan zen urtean -2013- egin zuen finantza-gestio onari esker, jardunaldia egoera ekonomiko saneatu eta ezin hobeagoan amaitu da, eta udalaren aurrezki-munta ere ez da txikia izan. Horri esker, gerakin horietako zati handi batekin Errebalen alde egiteko apustu sendoa egin eta proiektua aurten bertan martxan ipintzeko aukera dago.

Miguel de los Toyos alkateak, Ogasun batzordean egindako bilkuran, aste honetan bertan aurkeztu dizkie udal taldeei 2013ko aurrekontuaren likidazioari dagozkion zenbatekoak. Diru-sarrerek erakutsi duten portaera onak eta aurrekontu-aurreikuspenean uste zena baino gastu gutxiago egiteak, 5,7 milioi euroko superabita ekarri dio udalari.

Aurrenik, 1,2 milioi zuzenduko dira lehendik hitzemanda edo konprometituta dauden gastuei aurre egiteko, hau da: 2013. urteko aurrekontuan hartu ziren obligazioei erantzuteko, une honetan burutzen ari direnak eta 2014. urtean zehar amaituta geratuko direnak. Gerakinaren beste 1,8 milioi horiek oraingo aurrekontuan jasotako proiektuak hedatzeko edo hobetzeko erabiliko dira (esate baterako, energia-eraginkortasunaren alorreko hobekuntza jardunak egiteko); baita urte hasieran, 2014ko udal aurrekontua onetsi zenean, diru faltaz islatu ezin izan ziren proiektuak egiteko ere, orain egin ahal izango direnak.

Hiru kontu-sail horietaz aparte beste 2 milioi euro geratzen dira 2013ko aurrekontuko aurrezki horietatik. Horixe izango da, Errebaleko obrei ekiteko eta obrak gauzatuko direla bermatzeko, udalak gordeko duen zenbatekoa. Aurreikuspenek diotenez, Errebalgo azpiegitura berriaren eraikuntzak, guztira, 6 milioi inguruko kostua izango du, beraz, aurtengo urterako gordetako bi milioi horiekin, dagoeneko obraren kostuaren heren bati erantzuteko lain dira.

Miguel de los Toyos alkatea pozik agertu da 2013ko jardunaldiko zenbatekoen portaera on horrekin, aurrezki horiek izaten utzi duten zenbatekoak eta taldeei aurkeztu dien proposamenaz hauxe esan du: “Hori dena urte zail horretan udalak egin duen gestio onaren ondorena da, izan ere, urtea zaila bazen ere, Eibarko udalak inbertsioak egiten segitu du eta, aldi berean, finantzen ikuspegitik, indarberrituta atera da.” “Eta garrantzizkoena zera da: horri esker, 2014. urtean, proiektu estrategikoei aurre egiteko konpromisoa hartu ahal izan dugula, Errebaleko proiektuaren aldeko apustu irmoa egin dugu eta zuzkidura ekonomiko zehatzekin aurrera egin ahal izango dugu.”

  • Facebook-en jarrai iezaiguzu
  • Iradokizun postontzia
  • PSE-EE Gipuzkoa
  • PSOE España