Web gune honek cookieak erabiltzan ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

Eibarko Udaletxea

MIGUEL DE LOS TOYOS · GOGOETAK

2015/05/12 | ETORKIZUNERAKO APOSTUAK

Zazpi urte Alkate bezala, eta lehenengo eguneko indar, gogo eta ilusio berdinekin

Badira orain zazpi urte Alkate izendatu nindutenetik. Etengabeko eraldaketa eragin duten, eta gure hiriak aurrera egitea eta bertako herritarren bizi kalitatea hobetzea ahalbidetu duten zazpi urte zoragarri izan dira. Baina, oraindik, asko daukagu egiteko eta, horregatik, lehenengo eguneko ilusio eta konpromezu berdinekin, Eibar egunetik egunera hiri hobea egingo duten proiektu berriak aurkezten dizkizugu. 

Zazpi urte Alkate bezala, eta lehenengo eguneko indar, gogo eta ilusio berdinekin

Zazpi urte hauetan zehar, familia asko oso gogor astindu dituen krisi ekonomiko larri batean murgilduta egon gara. Gure kudeaketaren bitartez, egoera horri berehala erantzun diogu, lehentasun nagusien artean premia handiena dutenei babesa eta laguntza eskainiz. Udaletik gure zerbitzuak mantentzea lortu dugu inolako murrizketarik egin gabe.

Eibarko familientzako diru-laguntzen programak mantendu eta indartu ditugu krisiaren ondorioak murrizteko; bankuekin negoziatu dugu kaleratzeak ekiditeko; denden jarduera sustatzeko ekimenak egin ditugu; gure enpresak eta ekintzailetasuna babestu ditugu; kultura eta kirolaren eskaintza hedatu dugu... eta, hori guztia, Eibar hiri aurreratuagoa eta lehiakorragoa egiteko, non inor ez den bestea baino gehiago. Eta berdin jarraituko dugu Eibar hiriarentzako lanean jarraitu nahi dugulako.

Proiektu handinahia baina errealista dugu; hiriari eta, hortaz, bertako herritarrei aurrera egiten lagunduko dieten ideia eta proposamenekin. Zurekin etengabe dugun harremanaren bitartez helarazten dizkiguzun eskaerei erantzuteko pentsatutako ekintzez beteta dagoen proiektua. Horregatik, Eibarko Alkate izateko hautagai gisa aurkezten nahiz, eraldaketa integraleko proiektu honen buru izaten jarraitzeko indarra, gogoa eta ilusioa ditudalako dela.

Behean aurkezten dizugun webgunearen bitartez ikusi dezakezun dokumentuan, gure hiriko sozialista eibartarrok egiten jarraitu nahi dugun lana ezagutu ahal izango duzu.

http://www.socialistaseibarreses.com/fichanodo.php?queidioma=1&quetipo=2&quenodo=667&volver=home


Iruzkin bat egin:

*
*



* Nahitaezko eremuak.

Harro nago eibartar izateaz eta erantzukizun handia da niretzat zuen Alkate izatea